"Errepresio politikoak Kataluniako prozesuan ere preso eta erbesteratu politikoak sortu ditu, Anna Gabrielen kasuan ikusten dugun moduan", adierazi du LABeko Idazkari Nagusi Garbiñe Aranburuk. Bisitaren lehen helburua elkartasun eta babesa adieraztea eta bigarrena Kataluniako egoeraren berri lehen eskutik jasotzea izan dela jakinarazi dute prentsara bidalitako ohar baten bidez.
Aranburuk nabarmendu du “Euskal Herria eta Katalunia herri desberdinak direla eta errealitate ezberdinak" dituztela. "Baina Katalunia eta Euskal Herriak baditugu antzekotasunak. Alde batetik, erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo sozial bat eta bestetik, aurrez aurre estatu guztiz autoritario eta antidemokratikoa dugula, 155. artikuluaren aplikazioarekin ikusten ari garen moduan”.
Garbiñe Aranburu Idazkari Nagusiak bilera egin du Genevan @cupnacional-eko @AnnaGaSabate-rekin.
— Malcolm iXa (@ideiazabaldu) 2018(e)ko martxoak 7
La secretaria general del sindicat @LABsindikatua ha mantingut una reunió amb Anna Gabriel, us deixo aquí el vídeo de la trobada.pic.twitter.com/3Ylxepwph9