Nafarroari dagozkion Lan Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioaren funtsen kudeaketa antolatzean, “agerian geratu da UGT eta CCOO parte izan direla dirua kobratzea eta banatzea bermatzen dieten pleguen prestaketan”, salatu du LABek.
LABek Nafarroako Gobernuari eskatu dio ez onartzeko UGT eta CCOO sindikatuen eta CEN patronalaren "interes korporatiboekin eta klientelismoan oinarrituta" egindako 400.000 euroko banaketa. "Erakunde horiek Fundazioaren funtsen kudeaketan epaile eta parte izan nahi dute, beren beharrak eta interesak asetuko dituen diru gehiagoren banaketan inor sartu ez dadin", salatu du sindikatu abertzaleak.
"Kontuen Auzitegiak ondorioztatu du finantzaketa-sistema horretan funtsak aldez aurretik CEOEren, UGTren eta CCOOren artean banatzen direla”, adierazi du LABek bere komunikatuan.
Nafarroako Gobernuak bi aukera dituela esan du LABek: "UGTren, CCOOren eta CENeko enpresaburu nafarren funtzionamendu klientelarra onartzea, gehiengo soziala kaltetzen baitu interes korporatiboen alde”, ala LABek defendatzen duen “langile klaseko alternatiba defendatzea”, lan baldintzak hobetzeko, langileen eskubideak, lan-osasunaren publifikazioa, etab. Gertutik jarraituko duela funtsen banaketa eta bide judiziala ez dutela baztertzen adierazi dute.