argia.eus
INPRIMATU
LABek salatu du Donostiako bere egoitza bati eraso egin diotela
  • Sindikatuak ohar bidez azaldu duenez, Donostiako Urdaneta kaleko egoitzako leiho bati harriak jaurti dizkiote, "presoak Euskal Herrira hurbiltzeko eskatzen zuen ikurra dago kokatuta eta honen kontra zuzendu da erasotzailea".

ARGIA @argia 2017ko maiatzaren 18a

Donostiako Eusko Jaurlaritzako LABen sail sindikaleko kideak goizean administrazioak eskaintzen dien bulegora lanera hurbildu direnean jabetu dira erasoaz. Garbiltzaileak ere bertan zeuden eta erasoak eragindako kalteen lekuko izan dira. Euskal presoak hurbiltzearen aldeko ikurra zuen leiho bateko kristala puskatu dute harriekin, sindikatuak jakitera eman duenez.

LABek Donostiako Udaltzaingoan salatu du erasoa eta oharrean azaldu du euskal presoen eskubideen alde lanean segiko duela.