LABen aldetik txalotzen dugu Oiongo hezkuntza komunitateak segregazioa gainditu eta herria euskalduntzeko adierazi duen gogoa eta kemena.
Gure konpromisoa adierazten dugu egoera larri honen aurrean pausu zehatzak emateko, sinergiak bilatuz. Ideia horri helduz, azken hilabeteetan landu dugun proposamenak bi ikastetxeetako irakasleen eta Oiongo beste eragile batzuen oniritzia du. Proposamen ireki hau hurrengo egunetan partekatuko dugu Oiongo hezkuntza komunitate osoarekin horien ekarpenak jasotzeko helburuarekin.
LABen iritziz, Oionen bizi den arazo zehatzaz gain, gabezia eta arazo larriak ditugu hezkuntza sisteman. Zentzu horretan, inplikatutako erakundeek: Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiari eta Oiongo Udalari, eskola segregazio egoera iraultzeko konpromiso argiak eskatuko dizkiegu.
Bestalde, Oionen bizi den eskola segregazio arazoa konpondu nahi bada, euskarazko murgiltze ereduaren aldeko aldarrikapena funtsezkoa da, batik bat, “A” eta “B” ereduen iraupenak Errioxan eskola segregazioan duen eragina kontuan hartuta.
LABen aldetik, segregazioari buruzko "lan-mahaia" sortzea proposatuko dugu, loteslea eta auditorien bitartez, emaitzen berri izango dituena
LABen aldetik, segregazioari buruzko "lan-mahaia" sortzea proposatuko dugu, loteslea eta auditorien bitartez, emaitzen berri izango dituena, inplikatutako erakundeak eta hezkuntza komunitateko eragileak barne hartuko dituena, elementu segregatzaileen gaineko hausnarketa egingo duena eta egoera iraultzeko beharrezko neurriak proposatuko dituena, besteak beste:
Momentua da praktikan segregazioaren aurkako neurri zehatzak martxan jartzeko, Oionen aukera dago hezkuntza komunitateko eragileen aldetik gogoa eta konpromisoa ikusten dugulako.
Egin dezagun posible denon artean!