argia.eus
INPRIMATU
LAB: “Berandu dator, baina beharrezkoa dela esaten jarraitzen dugu; borrokak jarraitzen du”
  • LAB sindikatuak urgentziazko balorazioa igorri du hedabideetara. Bertan diotenez, berandu iritsi da Pedro Sanchezek iragarritako neurria: funtsezkoak ez diren lanak geratzea. Hala ere, beharrezko jo dute berriro ere.

     

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 28a
GarbiƱe Aranburu, LABeko idazkari orokorra, artxiboko argazki batean (Dani Blanco)

Jarraian LABen irakurketa osoa:

"Oinarrizko zerbitzuak ez diren jardueretako langileak bi astez kutsatzen eta arriskuan egon ondoren, dator Pedro Sanchezek gaur arratsaldean iragarritako neurria. LAB sindikatutik lehen egunetik defendatu eta eskatu dugun neurria. Berandu dator, baina beharrezkoa dela esaten jarraitzen dugu.

Bi aste berandu dator, eta horrek hainbat langile eta familia kutsatuta egotea ekarri du. Eta etenaldia dekretatzen da langileen kontura, orduak errekuperatzearen truke. Neurrion ondorioak ere, beraz, langileon bizkar gainean jarri nahi dituzte. Patronalak krisi hau ere ez al du ordainduko? Eskandalagarria iruditzen zaigu.

Hau ez da horrela geratuko, hau ez da langileon kontura izango. Langileok haserre gaude, ostiralean Haserre Egunean erakutsi genuen bezala. Borrokak jarraitzen du.

Bihar igandean, martxoaren 29, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk balorazio sakonago bat egingo du, Streaming bitartez egingo dugun agerraldi baten bitartez, 10:30ean, lotura honetan".