Armadorearen hainbat marinel gauez azaldu dira Sestaoko ontziolara eta amarrak askatzen saiatu dira azalpenik eman gabe. Langileek Ertzaintzari abisua jo ostean alde egin dute.
Egoera larrian dagoen La Naval ontziolan egiten ari diren itsasontziaren jabeak baimenik gabe eraman nahi izan du Sestaoko instalazioetatik bere enkargua. Livig Stone kable-ontzia oraindik amaitu gabe dago eta Belgikako banderadun bi arraste-ontzi inguratu dira Zierbenako portura operazioan parte-hartzeko.
Tideway armadore holandarraren enplegatuak gau erdian sartu dira ontziolan hainbat marinelekin eta ontziaren amarrak askatzen hasi dira, harik eta hainbat langile jabetu diren arte zertan ari ziren eta ertzainak etorri diren arte. Une horretan alde egin dute.
La Naval enpresako arduradunek jakinarazi dutenez armadorearen kontrako salaketa jarriko dute.