Guztira 236 langilez osaturiko lantegian, 200 lagun inguru gaurtik aurrera Enplegu Erregulazioko Espedientean (EEE) aurkitzen dira lan-karga faltaren eraginez.
Asteazkenean agendan zuten azkeneko ontzia entregatu zuten. La Navaleko enpresa batzordearen arabera, azkeneko urteetako zortzigarren Enplegu Erregulazio Espedientea da.
Orain arte 150 langile inguru zeuden egoera horretan. Lanaren arabera EEEan aurkitzen ziren langileez baliatzen ziren barkuaren eraikuntza amaitzeko.
Atzo goizean langileek batzartu egin ziren ontziolaren bulego parean. Bitartean, enpresa batzordea lantegiko zuzendaritzarekin elkartu da. Lan karga berriak negoziatzen ari zirela jakinarazi zuen zuzendaritzak orain dela aste batzuk, batzarrean kontratazio berrien inguruko daturik ez zuten eskaini ordea.
Ostegun arratsalderako manifestazioa deitu dute Barakaldon 19:00etan. Ondoren, udaletxean itxiko dira duela astebete Sestaoko itxialdia errepikatuz.