Ontziola historikoa ez dela “bideragarria” argudiatuta, balizko hartzekodunen esku utziko dute konpainiaren etorkizuna.
Bistan zena ofizialdu zuen asteazkenean La Navaleko zuzendaritzak: enpresa hartzekodunen konkurtsora eramango du eta 220 zuzeneko lanpostu eta beste ehunka zeharkako galduko lirateken Sestaon eta Ezkerraldean.
Azken hilabeteetan ibilbide gorabeheratsua izan du enpresak, uda hasieran hartzekodunen konkurtso-aurrekoa aurkeztu zuen, zituen zorrei aurre ezin eginda –150 milioi euro–. Paradoxikoena da lan karga erruz dutela langileek, lau itsasontzi eraikitzeko enkarguarekin ari baitziren. Langile batzordearen ustez, enpresaren kudeaketa eskasa dago orain bizi duten egoeraren atzean.
Konkurtsoan sartuta, langileek ez dute esperantza galdu enpresari edo multinazional batek enpresa irekita mantentzeko inbertitzea, zorraren zama ez lukeelako izango, baina ikusi beharko litzateke zein kondiziotan eta nola eragingo liekeen horrek langileen baldintzei eta lanpostuei.
Nolanahi ere, ontziolaren ingurumarian dabiltzan hamarnaka enpresa hornitzaile egoera larrian geratuko dira konkurtsoarekin, enpresak ez baitie zorretan utzitakoa kitatuko eta horrek zaildu egingo du operazioa.
Hurrengo bilera irailaren 7an egingo dute langile batzordeak eta zuzendaritzak eta negoziazio mahai bat eratzen saiatuko dira langileen eskariz.
ELAk salatu du La Navalek jasan duen desegite eta likidazioa, eta berentzat, amaiera ez da ezustekoa. "Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da", adierazi dute.
Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten... [+]
Sestaoko (Bizkaia) ontziolako enpresa zuzendaritzak jakinarazi duenez epaitegiak igorri du ebazpena, zeinaren arabera langileak La Navaleko behargin izateari utzi dioten otsailaren 28az geroztik.
Espainiako Estatuko lau lantegitan eragingo du; tartean, Etxebarrin eta Lesakan. Datorren urtarrilean, otsailean eta martxoan izango da.
Inoizko hondamendi ekologiko handiena eragin zuen gertakariaren auzia erabat amaitu dela adierazi du Gorenak. Espero baino hiru aldiz gehiago da kalte ordainen zenbatekoa.
Astelehena iritsi zain zeuden langileak, enpresak erabakia jakitera emango baitzuen. Eta esperotakoa izan zen; goizean goiz jaso zuten albistea: lan-talde osoa egozteari ekingo zaio. Hots, erabakiak 177 langileri eragin die gaur-gaurkoz. Horregatik, langileek itxialdia burutu... [+]
3.000 lagun inguru bildu ditu asteazken arratsaldean Naval ez itxi lelopean Sestaon egindako manifestazioak. Zuzendaritzak jakinarazi du hilabetea amaitu baino lehen etengo dituela 177 langileen kontratuak.
LAB sindikatuak eskuratu ahal izan du La Navalen hartzekodun konkurtsoko administradorearen behin betiko txostena. Agerian uzten du Sestaoko ontziolak superabit handia duela: 129 milioi euro.
Langileek hiru hilabeteko erregulazio espedientea onartu dute, kable-ontzia amaitzeko “bermeak” edukitzearen ordainetan. Gaur aurkeztuko du konkurtsoa ontziolaren zuzendaritzak.
Langileek hiru hilabeteko erregulazio espedientea onartu dute, kable-ontzia amaitzeko “bermeak” edukitzearen ordainetan. Gaur aurkeztuko du konkurtsoa ontziolaren zuzendaritzak.
Armadorearen hainbat marinel gauez azaldu dira Sestaoko ontziolara eta amarrak askatzen saiatu dira azalpenik eman gabe. Langileek Ertzaintzari abisua jo ostean alde egin dute.