argia.eus
INPRIMATU
“La Manada”ko guardia zibilak eta militarrak soldataren %75a jasotzen jarraituko dute kartzelan
  • Sanferminetako bost bortxatzaileetatik bik, Espainiako Armadako soldadu Alfonso Jesús Cabezuelok eta Antonio Manuel Guerrero guardia zibilak, soldataren %75a kobratzen jarraituko dute “sexu abusu” delituarengatik bederatzi urteko espetxe zigorra izanagatik ere.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 27a
Antonio Manuel Gerrero guardia zibila eta Anfonso Jesús Cabezuelo soldadua

Bortxatzaile biak militar gisa behin-behinean suspenditu dituzte, eta soldataren %75a jasotzen jarraituko dute harik eta epai irmo bat egon arte.  Epaia iristean, ustez erakunde militarretik kanporatuko dituzte biak.

Cabezuela eta Guerrero 2016ko maiatzaren 1ean Pozoblancon (Kordoba) egindako beste bortxaketa kasu batengatik epaituko dituzte.