La Manadako kideak euskal preso politikoen dispertsioaren aurkako pegatinak paparrean jarrita ibili ziren Sanferminetan bost gizonen artean emakume bat bortxatu zuten gauean, beraiek beren buruari grabatutako bideoetan ikus daitezkeenez.
Bideotik ateratako argazkian ikus daitezke bi kide euskal preso politikoen pegatina jarrita dutela.
Telecinco kateak, bortxatzaile hauek Donostiako optika batean bederatzi betaurreko lapurtu zituztela jakinarazteko emandako informazioaren harira argitaratu duen erreportajean ikus daiteke plano hau, 1:11 minutuan.