argia.eus
INPRIMATU
“La Manada”-ko guardia zibila pasaportea berritzen saiatu zen, espetxetik atera eta hiru egunera

2018ko ekainaren 28a
"La Manada"-ko bost bortxatzaileak. Eskuin eskuinekoa da Antonio Manuel Guerrero \"La Manada\"-ko bost bortxatzaileak. Eskuin eskuinekoa da Antonio Manuel Guerrero

Antonio Manuel Guerrero guardia zibilak debekatua du Espainiako Estatutik ateratzea, baina halere bere pasaportea berritzen saiatu zen pasa den astelehenean Sevillako polizia-etxe batean, ElDiario.es-ek jakinarazi duenez "polizia iturriak" aipatuta. Pasaporteak berritzeko ardura duen taldeko buruak ohartarazi zion Gurerrerori ezin dezakeela horrelakorik egin.

Albisteak haserrea eragin du, besteren artean "ihes egiteko arriskurik ez dagoelako" utzi zituztelako aske bost auzipetuak.