argia.eus
INPRIMATU
La Basu eta Aneguriarekin solasean, erritmo bizian rap musikaz
  • Kafe Antzokian solasaldia izan dugu, bi musikari gonbidatu ditugu. Elkarrekin hainbat lan egin dituzte nahiz eta  bakarka ere euren proiektuak dituzte.  Ane San Miguel eta Elena Caballero. Izen Artistikoa Aneguria eta La Basu, hurrenez hurren.  Rap kantariak ditugu, bi sortzaile. Kantuaz aritu gara  eta argitaratu berri dituzte lanez ere.

     

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2018ko apirilaren 03a
Arg: Bilbo Hiria Irratia

Ane Guriak Horchata de chufa deituriko lana argitaratu du eta La Basuk “Ni naiz Izotz erregina”. La Basu gurean rapa arrotza zenean, emakumez osaturiko lehen rap taldea sortu zuen. 1990 hamarkadan hasi zen rapeatzen. 1999an emakumezkoen talde bat eratu zuen, Jungla Urbana. 90. hamarkadaren amaieran, Euskal Herrian hip-hop mugimendurik apenas zegoenean, Jungla Urbana taldea sortu zenuen.  Hip Hop kultura 1970eko hamarkadan sortu zen New Yorken… eta ordutik mundu osora hedatu da. Rap musikan hitzek pisu handia dute.Rapean hitza erdigunean jartzen da,  kritika eta salaketarako musika molde bat, kantatzen dutenari buruz ere mintzatu zaizkigu.

Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.