argia.eus
INPRIMATU
Kuxkuxeroek Alex Sardui eta Izaro Andresekin izango dute solasaldia
  • Kuxkuxeroak haur-gazteak dira eta abenduaren 16an bi kantariekin egoteko aukera izango dute. Helburua gazteentzako erreferenteak lantzea da, euskara prestigiatu eta erabili dezaten.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 12a
Izaro Andres musikaria. (Argazkia: Dani Blanco)

Kuxkuxeroak egitasmoa Iametza interaktiboa enpresak abiatu du eta Gernika-Lumon egingo den ekitaldia lehenengoa izango da. Urtarrilaren 20an Nerea Mazo Goazen telebista saioko Nicole pertsonaia izango dute solaskide Gernika-Lumora gerturatzen direnek.

12 eta 16 urte arteko gaztetxoak elkartuko dira eta nahi beste galdera egiteko aukera izango dute. Helburua ez da euskarari buruz hitz egitea, baizik eta gaztetxoen erreferente diren artistekin normaltasunez euskaraz aritzea.

Kuxkuxeroak egitasmoa abian jarri duten kideek adierazi digutenez, hainbat udalek adierazi diete haur-gazteen euskararen erabilerari buruzko kezka, alegia, gero eta goizago hasten direla gaztelaniara jotzen. Faktore asko badira ere erabileraren jaitsieran eragin dezaketenak, euskal erreferenteak izateak lagundu dezakeelakoan, Gernika-Lumoko Udalak Kuxkuxeroak egitasmoa abiatzea erabaki du.