argia.eus
INPRIMATU
Kutxabankek Euskaltelen bide bera ez jarraitzea eskatu dute
  • Kutxabank Publikoa Plataformak asteazkenean egindako prentsaurrekoan adierazi duenez, Kutxabank eta bere hiru fundazioen kudeaketa "negargarria" izan da, eta eskakizun zerrenda bat egin du Euskaltelekin gertatu dena ez errepikatzeko. Goi-karguen gehiegizko soldatak ere salatu dituzte, Xabier Sagredo BBKren Obra Sozialaren kudeatzaileak, adibidez, 380.000 euro kobratzen baititu urtean.

ARGIA @argia 2019ko uztailaren 11
Kutxabank Publikoa Plataformaren prentsaurrekoa.

Kutxabank Publikoa Plataformak BBK eta Vital fundazioen kudeaketa denboraren poderioz okerrera joan dela salatu du. Hainbat esparrutan erabaki txarrak hartu direla esan dute, eta horrek barne-demokrazia okertu du. BBK eta Vital fundazioetako patronoak ez direla demokratikoki aukeratzen esan dute, eta hauteskundeak daudenean ordezkariak ez direla aldatu. Sindikatu eta eragile sozial eta kulturalen parte-hartzeak ere behera egin du, eta biztanleriaren %98ak ez daki Kutxabank norena den.

Horrez gain, goi-karguek jasotzen dituzten soldatak altuegiak dira plataformaren aburuz; Xabier Sagredo BBKren Obra Sozialaren kudeatzaileak, adibidez, 380.000 euro kobratzen baititu urtean. Kutxabank Euskaltelen bidea hartzen ari dela esan dute –euskal telekomunikazio konpainia funts britainiar baten esku geratu da–, eta berandu baino lehen erabaki garrantzitsuak hartu behar direla gehitu dute, hori gertatu ez dadin.

Karguen hautaketa gaur egun

Lehen fundazioen goi-karguak demokratikoki hautatzen ziren, eta sindikatu eta alderdiek parte hartzen zuten; gaur egun egoera asko aldatu dela salatu du plataformak, eta lehengo eredura itzultzea eskatu du, edo gutxienez Kutxa Fundazioaren bidea jarraitzea.

Bestalde, aurrezki kutxen eredua berriz hartzeko, sindikatuen ordezkaritza hobea eskatu dute, eta horretarako fundazioen kide-kopurua handitzea proposatu dute.

Azkenik, pribatizazioaren arriskua saihesteko, akzioak diputazio eta udaletara itzultzea proposatu dute, haiek baitira jabe zilegiak, eta fundazioak soilik kudeaketara bideratzea.

Kudeatzaileek etika kolokan

BBKren Obra Sozialaren kudeatzailea den Xabier Sagredok urtean 380.000 euro kobratzea gaitzetsi du plataformak. Horrez gain, fundazioen kudeaketa hobetzeko, kideen banaketa aldatzea proposatu dute, bozekin proportzionaltasuna mantentzeaz gain, sindikatu eta eragile sozial eta kulturalei pisu handiagoa emanez: