argia.eus
INPRIMATU
Kutxabank eskoletatik kanpo geratzeko bilkura egin dute sindikatuek
  • Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean bildu dira sindikatu eta hezkuntza arloko eragileak bankuak EAEko ikastetxeetan eman behar duen "Bizitzarako finantzak" ikasgaia bertan behera gera dadila eskatzeko.

ARGIA @argia 2016ko uztailaren 07a

Kutxabankek ikasgeletan kabidarik ez dutela aldarrikatzeko kontzentrazioa antolatu dute Steilas, LAB eta ELA sindikatuek Bilbon. Bankuak Bizitzarako Finantzak ikasgaia eman du EAEko 60 ikastetxetako 1.250 ikasleri eta datorren urtean beste 2.000 jasoko dituzte ekonomia nozioak, Hezkuntza sailarekin adostutakoaren arabera. 

Sindikatuek "oso kezkagarri" ikusi dute halako entitate pribatuek hezkuntza publikoan esku hartzea eta eskatu dute ikasgaia bertan behera uzteko.