Gaur ireki da Ekoguneko Baratze Parkeko kide izateko izen emate epea. Baratzea lortzen dutenek urtebeterako hartuko dute baina lau urtez luzatzeko aukera izango dute. Lursail hauek auto hornikuntzarako erabiliko dira.
Kutxa Ekoguneak 123 lursail aukeratuko ditu eta beste 34 partzela egokituko ditu irisgarritasunik ez dutenentzat. Orain arte, Lezo eta Usurbilen izan dira eta laster Zegama, Errenteria eta Tolosako udalerriek jarriko dute abian.
Lursail hauetan barazkigintza ekologikoa egingo da. Kutxa Ekoguneak horri buruzko prestakuntza ikastaroak eskainiko ditu.
Lursailak lau motakoak izango dira, neurriren arabera jende gehiago edo gutxiagorentzat bideratutako dira. 90 metro koadroko lursailak hilean 35 euroko kostua izango dute eta ikastetxe elkarte eta erakundeei zuzenduko zaizkio. 60 metro koadrokoak 25 euro hilabeteko ordainduko dira eta hiru kide edo gehiagoko familia edo taldeek hartuko dituzte; eta 30 metro koadroko lursailak hilean 15 euro ordainduko dira eta bikote edo pertsona bakarrarentzat izango dira. Bestalde, laugarren lursail mota bat egongo da altueran egokitutakoa, irisgarritasun arazoak dituzten pertsonentzat eta hauek hilean 10 euro ordainduko dira.
Donostia, Lasarte edo Hernaniko udalerrietan erroldatuta egon beharko du izen emateko eta Kutxabankeko bezero izan beharko du. Ez du beste baratze baten erabiltzaile edo jabe izan behar ez berak, ez bere familiako beste kideren batek ere.
Izen emateko epea martxoaren 31 arte izango da zabalik.