argia.eus
INPRIMATU
Kutxa Birari agur esan diote Urruñan eta Seguran
ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 31
Seguran kuxa biraren bukaera. Argazkia: Jabi Asurmendi.

Iparra-Hegoa elkarteak antolatutako ekimena pandemiaren testuinguruan sortu zen. COVID-19aren ondorioz euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal nortasunarekin zerikusia zuten hainbat ekimen bertan behera gelditu ziren eta egoera hark eragindako “galera emozionalari” erreparatu nahi izan zion Iparra-Hegoa elkarteak.

"Ametsen kutxa" eskuz esku eta herriz herri ibili da. Mota askotako eragileek eta erakundeek hartu dute parte, hala nola, ikastolek, eskolek, lizeoek, dantza taldeek, kultur elkarteek, euskal presoek, kirol elkarteek, euskaltegiek, erretretadunek, laborariek, feministek, ekologistek, langileek, gazteek, hedabideek eta instituzioek.

Antolatzaileek adierazi dute aurreikuspenak gainditu dituztela eta horrek “herritarrak uste baino egarrituago” zirela adierazten duela diote.

Maiatzaren 29an Urruñan egin zituzten bukaerako ekitaldiak eta maiatzaren 30ean Seguran.