argia.eus
INPRIMATU
Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboa sortu da Baionan
  • Aste honetan, hainbat elkarte, erakunde eta sindikatutako 30 ordezkarik Baionan aurkeztu dute taldea. Kutsadura zerga, ekozerga deitua, ezartzea aldarrikatuko dute.

ARGIA @argia 2013ko abenduaren 06a
Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboa sortu berria da. Argazkia: Kazeta.info.

Peio Dufauk, Trenbideetako CGT sindikatuko kideak, honela azaldu du afera: “Garraio enpresei ordainarazi behar zaie beraiek sortzen dutelako kaltea, aldiz gaur egun biztanlegoak ordaintzen du". Dena den mugimendua ez dutela diabolizatu nahi adierazi dute. Sindikatuko eta eratu berri den kolektiboko kidearen ustez, kamioi bidezko garraioa da garestiena, eta trenbideetako langileek kamioilarientzako kutsadura zerga aldarrikatu nahi dute. Kolektiboak, bestalde, ekozerga hitza alde batera utzi eta kutsadura zerga terminoa erabiltzea hobetsi du.

Ekintzak eta elkarretaratzeak abian jarri nahi dituzte eta horretarako abenduaren 9an Baionan egingo den bilkurarako deia luzatu dute.

Kolektiboa aurkeztu aitzin, Bizi! Mugimenduak kutsadura zerga atzeratzea kritikatu zuen eta CADE eta CGTko trenbide sarearekin batera, “Ekozergaren alde, mobiliza gaitezen!” izenburupean, bilkura egin zuen.