Kutsadura aztarna berriak azaldu dira Garoñan

  • Orain arte inon jasota ez zegoen isurketa baten arrastoa antzeman dute oraingoan. Maiatzean, berriz, su-itzalgailu bat erabili behar izan zuten sugarrak amatatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 30an - 09:56

Garoñako zentral nuklearrean, 2009. urtetik mugitu gabe zeuden hormigoizko hiru ontziren azpian aktibitate erradioaktiboa antzeman dute ikuskatzaileek.  

Ekainaren 20an egindako miaketa batean azaldu zen kutsadura hori, astelehenean CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak argitaratutako ikuskapen txostenaren arabera. 

Hormigoizko hiru ontziak mugitu eta gero azaldu zen zesio-137 gai erradioaktiboak sortutako kutsadura. Bi metro koadroko eremu batean, 0'6 - 10 bq/cm2-ko aktibitatea antzeman zuten. Zoruan 5 zentimetroko geruza kendu zuten. Eremu horretatik "bi bidoi lur" erauzi zituzten, txostenaren arabera. "Antza denez, duela urte asko izandako isuri baten arrastoa litzateke, horren azalpen dokumentalik ez badago ere", txostenean zehazten denez. Izan ere, hormigoizko ontzietan ez da aktibitate erradioaktiborik antzeman. 

Ontzi horiek zortzi urtez mugitu gabe egon dira, beraz, dokumentatuta ez dagoen aspaldiko isuri baten gainean. Horregatik, hain zuzen, orain arte ezinezkoa izan omen da eremuan neurketak egitea eta kutsadura hori antzematea. Aurkikuntza gertatu zenean, ordea, Nuclenorrek erabaki zuen ez zela beharrezkoa gertakariaren berri ematea, araudiak agintzen duen 24 orduko epea baino lehenago konpondu zutelako afera.  

Sei egun geroago, beste gertakari bat izan zen. Jadanik erabiltzen ez zen hondakinen andel bat kamioi batean kargatzen ari zirenean, "hauts erradioaktiboa" isuri zen kamioiaren gainean. Txostenaren arabera, kasu honetan kutsadura oso txikia izan zen. Andelak jarraitutako ibilbidea garbitu zuten, eskoba eta aspiragailu baten bitartez. 

Sute txikia 

Ez da izan, ordea, aktan jasotako irregulartasun bakarra. Maiatzaren 16an, 12:40etan, "sugarrak" izan ziren iragazki andel bat mozten ari zirenean. Hondakin metalikoen ebaketa egiten den eremuan izan zen gertakaria. Su-itzalgailu baten bitartez amatatu zuten sua.  

Beharginek ez omen zuten kontuan izan bahe horrek iragazteko ehunezko xafla bat bazuela, ikuskariak berak txostenean azaldu duenez. Orduan ere, Garoñako arduradunek erabaki zuten gertakari horren berri ematea ez zela beharrezkoa. 

Bestetik, iragazkian izandako sute txikia eta astebetera egindako ponpa diesel baten tutu malguen azterketan "ebaketa txikia" agertu zen.  

Istripu bat izatekotan, Ebro ibaitik ura hartu eta suteak itzaltzeko balio beharko luke ponpa horrek. 2011n Fukushimako (Japonia) zentral nuklearrean izandako istripuaren ondoren, segurtasun betekizun berriak ezarri ziren. Neurri horien arabera, zentralak halako bi ponpa izan beharko lituzke, baina, 2014ko ikuskapen batean, Garoñako zuzendaritzak argudiatu zuen momentuz ponpa bat izatearekin "nahikoa" zela, zentrala ustiaketatik kanpo zegoelako. Ikuskatzaileak nabarmendu duenez, tutu horien diametroa ez zetorren bat suteen aurkako araudiarekin, eta horien inguruko dokumentazioan ere ziurtagiriak falta ziren.  

Txostena astelehenean zabaldu bazen ere, ikuskatzaileak uztailaren 27an idatzi zuen, Espainiako Gobernuak Garoñaren itxiera ezagutarazi baino bost egun lehenago, hain zuzen.  

Albiste hau Juanma Gallegok argitaratu du Arabako Alean eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua eta gardena” izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Garoñako zentral nuklearra: Erradiografia zorrotza 35 urteko eraikinari
Bertaratu arte, ia ezinezkoa da Santa Maria de Garoña zentral nuklearra ikustea. Valderejoko parke naturalaren ondoan, haitz garaien babespean dago eta lakuak eta paisaia berdeak inguratzen dute. Aparteko lekua da, natura hutsa. Bihurgune bat hartu ostean, ordea, tximini... [+]

2021-07-27 | Daniel Udalaitz
Zentral zaharkituari ez dizkiote ateak itxi nahi
«Onartezina eta ulertezina da honelako planta batek (Garoñakoak) gaur egun oraindik ere martxan jarraitzea. Bere eragin esparruan bizi diren milioi bat inguru pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen dituen erloju bonba da eta martxan jarraitzeak kalte egiten... [+]

Garoña itxita uztea edo berriro zabaltzea, biak kezka iturri

Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan


Garoña 2011: garaipena atzamar puntetan
Garoñako zentral nuklearra 2011n itxiko da azkenean. Ez da onena, baina ezta txarrena ere. Egia esan, aukera okerren artean zuzenetakoa da, betetzen bada bederen eta jadanik badirudi Espainiako Gobernuak oso gaitza izango lukeela atzera egitea. 40 urte egitean itxiko... [+]

2021-05-05 | Arabako Alea
Garoña desegiteko prozesuan gardentasuna eta biziberritze plan bat eskatu du Eguzkik

Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.


2019-08-30 | ARGIA
2021ean hasiko dira Garoñako zentral nuklearra eraisten, Espainiako Gobernuak dioenez

2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.


Garoñako langileek jasotako irradiazio-mailan irregulartasunak atzeman dituzte azken ikuskapenean

Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude