Makil batekin jipoitu eta laban batekin mehatxu egin zioten semeari homosexuala zela esan eta gero.
Gasteizko 2. instrukzio-epaitegiak 16 urteko semearen zaintza kendu die guraso batzuei, semeak homosexuala zela esan ostean makil batekin jo eta mehatxu egin eta gero. Ertzaintzak erreskatatu behar izan zuen gaztea joan den larunbatean, eta Arabako Aldundiaren esku dago orain, 18 urte bete arte.
Tratu txar delituagatik akusatu dute aita, eta laban batekin mehatxu egiteagatik ama. Urruntze agindua jarri diete biei. El Correo egunkariak jaso duenez, ertzainak etxera heldu zirenean dardarka zegoen kolpatutako gaztea, eta egindakoaren damurik ez zuten gurasoek. "Nahiago dugu hilik ikusi", adierazi zuten gurasoek ostean egindako deklarazioan. Bakarrik egun horretako gertakaria izan zen edota aurretik halako jokabiderik izan zuten ikertzen ari da Ertzaintza.