argia.eus
INPRIMATU
Kurduen aurkako sarekada burutu du goiz honetan Frantziako poliziak
  • Hamar bat kurdu atxilotu ditu Frantziako Poliziak martxoaren 23 honetan Marseillan eta beste bat Parisen, rojinfo.com komunikabidearen arabera. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea eta Emmanuel Macron Frantziakoa elkartu ziren hilabete hastapenean, eta Atzerri Arazoetako ministroak berriro telefonoz martxoaren 18an. Elkarrizketa hauen eta goizeko atxiloketen artean lotura egin dute kurduek.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2021eko martxoaren 23a

Kurduen aurkako sarekada burutu du goiz honetan Frantziako Poliziak, hauetariko hamar bat atxilotuz Marseillan eta beste bana Paris zein Draguignan herrian. Bortizki iragan dira atxiloketak eta Marseillan daukaten elkarte baten egoitza ere miatzen dabiltza une honetan.

Ondoko txio honetan agertzen da poliziek erabilitako bortizkeriaren heina:

Erdogan eta Macron harremanetan

Rojinfo.com komunikabideak ohartarazi duenez, hilabete hastapenean elkartu ziren kurduen aurka errepresio bortitza daraman Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea eta Frantziako presidente Emmanuel Macron. Martxoaren 18an berriro Atzerri Arazoetako ministroek – Jean-Yves Le Drian eta Mevlüt Cavusoglu– zuten bilera ukan, telefonoz. Elkarrizketa hauen eta goizeko atxiloketen artean lotura egin dute kurduek.

Kurdistanen ere beti bezain bortitza dute Erdoganek bideratu errepresioa. Horren adibide, martxoaren 17an Turkiako prokuradore batek ireki izana HDP Herrien Alderdi Demokratikoa ilegalizatzeko bidea.