argia.eus
INPRIMATU
Kurduek Iranen jasaten ari diren erasoak eta exekuzioak salatu dituzte Bilbon
  • Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak deitu zuen elkarretaratzea Kurdistango egoeraren berri emateko.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 11
Elkarretaratzea Arriagan (Argazkia: Ecuador Etxea)

Herri mugimendu honek salatu duenez, pasa den irailaren 8an Irango Gobernuak Kurdistango hiru ekintzaile hil zituen. Heriotza zigorra zeukaten torturapean egindako aitorpenengatik. Gainera, Koyako errefuxiatuen kanpamendu bat bonbardatu zutela ere salatu dute,  21 pertsona hil, bi desagertu eta 40 zauritu eraginez. Horren aurka egiteko elkarretaratzea deitu zuten Arriagan Irango Estatua hiltzailea. Heriotza zigorra eta errepresioa gelditu lelopean.

Irailaren 8tik Irak eta Iranen mugaren artean dauden Qandil mendiak bonbardatzen ari dira eta Iranen menpeko Kurdistanen borrokatzen duen alderdi Kurduko PJAK-eko kideak hiltzen ari dira. Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak salatu duenez “ez da kasualitatea” eraso hauek Putin, Erdogan eta Rohaniren bilera ostean izatea.

https://twitter.com/EcuadorEtxea/status/1039218015827570688 https://twitter.com/EcuadorEtxea/status/1039218015827570688