Dersimeko Mazgirt barrutiko fiskalaren ikerketa bati aurre egin behar izan dio Serap Mutlu emakume kurduak, amaren hileta-elizkizunean hori, Kurdistango koloreak zituen zapia jantzita eramateagatik.
Kurdistango Langileen Alderdiko kide Mazlum Doğan politikariaren arreba nagusia da Mutlu. Oasa den astelehenean atxilotu zuen Turkiako Poliziak. Fiskalaren bulegoan deklaratu ostean, Istanbuleko auzitegi batera eraman zuten. "Kurdistango Langileen Alderdia sustatzea" egotzita, Mutlu espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.
Mutlu Istanbuleko Bakırköy barrutian dagoen emakumeen espetxera bidaliko dute.
The sister of Mazlum Dogan wore a scarf with the colors red, yellow & green on her mothers funeral. That was reason for the Turk State to start investigation into her & today she was arrested for 'spreading PKK Propaganda'. Wearing a traditional Kurdish scarf=terrorist pic.twitter.com/rX8gOq0Dmx
— Rojava (@AzadiRojava) 2019(e)ko urtarrilaren 14(a)