argia.eus
INPRIMATU
Kurdistango herriari elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon
  • Larunbatean “faxismoaren aurkako” eta herri kurduarekiko elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo da Bilbon, eguerdiko 12:30etan. Kurduek Turkiako gobernuaren aldetik azken asteetan jasaniko errepresioari erantzun nahi dio manifestazioak.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2016ko abenduaren 16a

Turkiak iazko uztailetik 8.000 kurdu baino gehiago atxilotu ditu eta 2.000 inguruk giltzapean jarraitzen dute. Aste honetan, Turkiako segurtasun indarrek HDP alderdi politiko kurduko 400 kide baino gehiago eta DBPko –Kurdistango Eskualdeetako Alderdi Demokratako– 900 inguru atxilotu dituzte. Egoera salatzeko irtengo da manifestazioa Eliptika plazatik “Faxismoaren aurrean, gora Kurdistan” leloarekin. Antolatzaileek dei egin diete erakunde publikoei Ankarako Gobernuarekin erlazioak eten ditzaten. 

Manifestazioarekin bat egin dute Arnaldo Otegi eta Nagua Alba EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdietako kideek, Maryam Fathi aktibista kurduak, Itziar Ituño aktoreak eta Ines Osinaga musikariak besteak beste. EH Bilduk Turkian “giza eskubideen eta askatasun demokratikoen balioa ezdeusa” dela ere salatu du.

Bideo baten bidez zabaldu dute manifestaziora joateko deia: