argia.eus
INPRIMATU
‘Kurdistan begiratuz’ zine zikloa Bilbon
  • Zine Kurduaren II. zikloa datorren astelehenean hasiko da Bilbon. Kurdistan begiratuz izenarekin, hiru film ikusteko aukera egongo da.

Uriola.eus @uriolaeus 2017ko azaroaren 03a

Kurdistan begiratuz bertako hiru film eta dokumental eramango ditu Bilbora. Guztiak Bilborrockeko aretoan proiektatuko dituzte astelehenetan. 19:30ean hasiko dira eta 2,5 euro balioko du sarrera bakoitzak.

Azaroaren 6an Sara, Jiyana min her ser bu (Nire bizitza osoa borroka bat izan da) filmeak hasiera emango dio zikloari. Sakine Cansizen bizitza izango du oinarri eta barrutik kontatuko du nolakoa izan zen Kurdistango Langileen Alderdia sortu zuen emakumeetariko baten bizitza. 2013. urtean Turkiako Zerbitzu Sekretuek Parisen erail zuten emakumeak bizitza osoan izan zituen borrokak erakusten ditu dokumentalak. 

Bigarren filmeak Radio Kobani du izena eta azaroaren 13an proiektatuko dute. Isolatuta zegoen Kobane herrian Dilovanek zuen irrati saioa nolakoa zen erakusten du filmeak. Bere saioan egiten zituen elkarrizketak, eta herria bere irrati saiotik nola ikusten zuen azaltzen du. Dokumentalean herri horrek jasandako borroka barrutik ikusteko aukera ematen du. 

Hirugarren filmea euskaraz izango da. Beste biak kurdueraz dira, gaztelaniaz azpititulatuta. Oraingo honetan Suargi, lau euskaldunen esperientzia Rojavan. Kurdistango herri batean lau medikuk egindako lana ikusteko aukera dago. Azaroaren 20an izango da eta Xabier Ortiz de urbinak zuzendu du.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.