Moroak gara behelaino artean? lana hautatu izana argumentatzeko, Euskadi Sarietako epaimahaiak euskal kulturan klasiko bihur daitekeen lana dela uste du. "Konpletoa, edukien aldetik ongi egituratua dagoena eta kultura aniztasunaren aldarri ozena egiten duen lana" dela esan zuen. Hautsak harrotu ditu, ordea, erabakiak. Eusko Jaurlaritzak irabazleari dagokion 18.000 euroko saria ez ematea erabaki zuen, "ETAko kide izateagatik kondenatua izan den, kartzelatik ihes egin duen, 1985az geroz leku ezezagunean den eta bere militantziaz sekula damutu ez den pertsona bat" delako.
Kexu agertu zen, hala ere, Euskadi Literatura Sarien epaimahaiko kide den Ainhoa Larrañaga goiena.net-en eginiko elkarrizketa batean. Haren esanetan, ba omen zekiten polemika edo zer esana sortuko zuela saria Sarrionandiari emateak. Bere ustez, Sarrionandiak lehiaketan parte hartzeko baldinzta guztiak bete bazituen, saria jasotzeko ere aukera guztiak zituen. Horregatik, ez zaio ondo iruditu Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakia.
El Correori eginiko azalpenetan, Bernardo Atxaga idazlea saira Sarrionandiari ematearen alde agertu zen. "Talentu handiko idazlea da" aitortu zuen, eta horregatik, "saria merezi du" esan zuen.
Atzo aurreratu zuen albista Argiak, eta gainontzeko saridunen inguruko informazioa ere eman zuen.