argia.eus
INPRIMATU
Kultura sektoreak bi eguneko greba abiatu du
  • Kulturgileek ez dute eskaintza kulturalik egingo ostiralean eta larunbatean.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 10

José Manuel Rodríguez Uribes Espainiako Kultura ministroak egindako adierazpenen ondotik, 48 orduko greba deitu dute Espainiako Estatuko kulturgileek. Apirilaren 10ean eta 11n ez dute kultura eskaintzarik egingo sarean.

Rodríguezek apirilaren 7an egin zuen agerraldia. Koronabirusak eragindako krisialdiaren aurrean Espainiako Gobernuak hartutako neurriei dagokienez, kultura sektorea laguntzeko neurririk ez dela hartuko azaldu zuen. Horrek haserrea eragin zuen kulturgileen artean, eta Unión de Actores y Actrices aktoreen sindikatuak proposatutako greba deialdiarekin bat egin dute kultur arloko hainbat elkartek.

Euskal Herrian ere grebarekin bat egin dute hainbat kulturgilek, eta #ItzalaldiKulturala traola darabilte sarean.

Espainian bezala, Euskal Herrian ere kultura sektorea ahul dagoela azaldu dio Euskal Aktoreen Batasuneko antolakuntza idazkari Eneko Olasagastik Naizi. Luzatu duen informazioaren arabera, ahultasun egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri ziren eta 30 aktoreren egoeraren berri eman zioten. Jaurlaritzak ez dituela aintzat hartu salatu du.