argia.eus
INPRIMATU
Kultura minorizatuetako musikariei ateak ireki dizkie EHZ festibaleko lehiaketak
  • Euskal Herria Zuzenean festibalak musika lehiaketa martxan jarri du aurten ere ekaineko jaialdiari begira. Azkeneko urteotan Euskal Herriko taldeei zuzendurik zegoen. Aurten aldiz, eskemak apurtu eta ateak ireki dituzte, nazioarteari begiratuz. 

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 03a
EHrZ lehiaketarekin kultura minorizatuetako artistak bultzatu nahi dira.

Musika lehiaketak bi helburu nagusi ditu: batetik, artista berriengana hurbiltzea eta festibalean jotzeko aukera ematea, eta bestetik, artista guzti horien topagune bilakatzea. “Kultura minorizatuetako artistak bultzatu nahi ditugu”, adierazi dute antolatzaileek jaialdiaren webgunean.

Lehiaketan izen emateko epea irekia dago jada. Martxoaren 15era bitarte dute aukera musikariek lehiaketan parte hartzeko. Apirilean taldeen hautaketak izango dira eta hilabete geroago, aukeratutako 20 taldeen izenak jakitera emango dira. Irabazleak, ekainaren 27tik 29ra izango den EHZ festibalean jotzeko aukera izango du.

Informazio gehiago:

Lehiaketari buruzko xehetasunak eta izena emateko betebeharrak jaialdiko webgunean.