argia.eus
INPRIMATU
Kultur politikak aztertu dituzte Euskal Herriko 82 sortzaile eta eragilek

2011ko apirilaren 05a
Ander Lipus antzerkigilea, egitasmoan parte hartu duten sortzailetako bat.

Kultura Irekia elkarteak Euskal Herrian diharduten 82 eragile eta sortzaileek egungo kultur politiken inguruan dituzten iritziak bildu ditu bideoz grabaturiko 71 elkarrizketatan. Azterlana bihar aurkeztuko da EHUk Bilbon duen paraninfoan, 71Begirada izeneko jardunaldian. Proiektuaren koordinatzaile Santiago Burutxagak adierazi duenez, "iritziak jaso ditugu Eusko Jaurlaritzako kultur politikak diseinatzeko interesgarriak izan daitezkeelakoan". Egitasmoan Ander Lipus antzerkigileaedota Irati Jimenez idazlea bezalako sortzaileek hartu dute parte. Denen ekarpena ikusgai dago proiektuaren webgunean.