argia.eus
INPRIMATU
Kultur arloko eragileak mobilizatu dira Baionan
  • COVID-19ari aurre egiteko neurrien eraginez, kulturaren sektoreak jasandako krisia salatu dute hamarnaka artistek, ekintza bidez.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2020ko azaroaren 30a

Kultura ez omen da funtsezkoa Frantziako Gobernuaren arabera. Hori horrela, "funtsezkoak ez diren zerbitzu" gisa sailkaturik, ondoko asteetan ere ez da ekitaldi kulturalik egonen Ipar Euskal Herrian. COVID-19ari aurre egiteko neurriengatik sektoreak jasandako bazterketa eta egoera larria salatu dituzte hamarnaka langile eta artistek. Baionako Herriko Etxe aitzinean egin dute ekintza ikusgarria, larunbat arratsaldean.

Hementxe Time Linen bideoa, ekintzaren laburpenarekin:

Umeei maskarak ezartzearen aurka

Beti COVID-19ari loturik, bigarren mobilizazio bat izan zen asteburuan Baionan. Igande goizarekin, umeei maskarak ezartzearen aurka direnak ziren herriko etxe aitzinean bildu. Umeen gurasoek abiaturiko mobilizazioa da hau.