argia.eus
INPRIMATU
Kukutzako kideek auzipetuei babesa emateko kanpaina abiatu dute
  • Bilboko Kukutza III gaztetxea hustu eta eraitsi zuteneko istiluetan zauritu, atxilotu eta auzipetutako lagunei babesa eman asmoz, Ni ere egon nintzen. Elkartasuna ez da delitua kanpaina abiatu du Kukutzarekin Elkartasun Taldeak. Martxoaren 11n bi gazte epaituko dituzte desordena publikoak egotzita.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko otsailaren 27a
Atxiloketak "justifikagaitzak" direla salatu dute Kukutzako kideek. (Argazkia: Bilbokobranka.info)

Fiskaltzak 22 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du haientzat, eta 18 eta 30 hilabete arteko zigorra beste 20 lagunentzat.

2011ko irailean, Kukutza hustu zutenean, Ertzaintzak 80 lagun eta 100 baino gehiago zauritu ziren. Iñaki Carro abokatuaren hitzetan, orain arte egindako bi epaiketetan argi geratu da Ertzaintzaren bertsioa ez datorrela bat benetan gertatutakoarekin. Atxiloketak "bidegabeak eta justifika ezinak" direla gaineratu du.

Martxoaren 11n, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak deituta elkarretaratzea egingo da epaitegiaren aurrean.

Apirilaren 16an, bestalde, ertzain bat epaituko dute, Ametzolako tren geltokiaren parean gazte bati eraso egitea leporatuta.