argia.eus
INPRIMATU
Kukutza III gaztetxea eraitsi dute istilu gogorren erdian


2011ko irailaren 24a
Kukutza eraisten ari zireneko argazkia

Arratsaldeko 18:05ean hasi ziren hondeamakinak Kukutza III Errekaldeberri auzoko gaztetxea eraisten. Ertzaintzak gaztetxeko kideei beren hondasun pertsonalak hartzeko epea 17:00etatik 18:00etara jarri zien, eta epea bete eta bost minutura, makinek, lehenik, gaztetxearen izena hautsi zuten, eta ondoren, eraikin guztia bota zuten. Kanpoan bildutako auzotar askoren negarra eragin zuen kaletik eraikinaren barnealdea horrela ikusteak.

Istilu larriak izan ziren bai Errekalde auzoan, baita Bilboko beste zenbait auzotan ere. Ertzaintza gogor oldartu zen Kukutzaren alde manifestatzen zen edozein pertsona talderen aurka, eta gaztetxearen inguruan biltzea ezinezkoa zela ikusita, protestak beste auzoetara zabaldu ziren, hala, Iralara, La Casillara, Indautxura, Basurtora, Abandora eta Parte Zaharrera. Manifestariek su eman zieten edukiontziei eta udaletxeari harriak bota zizkieten.

Balatzea: gutxienez 31 atxilotu eta dozenaka zauritu.