argia.eus
INPRIMATU
Kuku Mari Domingi Olentzeroren bikotea?

Fernando Oiartzun Sagastibeltza 2023ko martxoaren 03a

(Kuku Mari Domingi! irakurleen gutunari erantzuna)

Kuku Mari Domingi Olentzeroren bikotea? Ezta pentsatu ere. Neska-emakume itxurakoa ere bada Olentzero, izatez ez da ikazkina, Eguberrietako pertsonaia antropomorfikoa baizik.

Gizartearen eredurik atzerakoienei jaramon eginez asmaturiko pertsonaia dugu Mari Domingi Olentzeroren bikote rolean paratua. Printzeei printzesatxoa paratzen dioten bezala. Penagarria da hori, gurean tradizioak garbi erakusten duenean Olentzero bera izan daitekeela neska, edo nahi dena. Olentzero, izan ere, Eguberriak, Eguzki berri egunak, irudikatzeko era bat baita, besteak beste.

Eta Leitza inguruan gutxienez tradizio hori joan deneko 120 urtean bizirik egon da, eta egun ere bizirik dago: Olentzero panpina dugu neska, sorgina, nekazaria, etxekoandrea, amona zaharra, segalaria, jostuna… emakume figuran, nahiz gizon figuran. Beraz, emakume-neska guzien gorazarre egin nahi bada, errespetuz izan dadila, eta Olentzero bera izan dadila neska irudikoa: baserritarra, arrantzalea, nekazaria edo iraultzailea.

Fernando Oiartzun Sagastibeltza