Irailaren 25ean hasi eta urriaren 4ra arte luzatuko da aurten hiri-adierazpenen BLV-ART programa. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan antzerkia, aire zabaleko zinema, musika, dantza eta beste izango dira ikusgai hamar egunez. Hasiera Kukai Dantza Taldearen “Gela jauziak” ikuskizunak emango dio ostegunean 21:00etan Martzanako kaian.
San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoen garapenerako, bertako kultur eragileek eta Bilboko Udalak kulturaren aldeko apostua egiten dute ekimenarekin, auzoak arte eta sormenaren erakuslehio bihurtuz.
Ikuskizun ugari izateaz gain, Arty Walks bisita gidatuak egingo dituzte auzoko erakusketa eta sorkuntza espazioetatik. Modu horretan, auzoaren “eraldaketa prozesua” eta bertan ezartzen ari den “artisten komunitatea” ezagutarazteko. Euskaraz eta gaztalaniaz izango dira arte-ibilibideak eta parte hartzeko izena eman behar da kulturabarrutik.net webgunean.
Antolatzaileek, bestalde, musika emanaldiak nabarmendu dituzte. Urriaren 2an Bundapa Sound hip-hop taldea eta Bartzelonako Malputo Dest rap abeslaria izango dira Arte Berreginen Museoan. Urriaren 4an, aurtengo edizioari bukaera emateko, Educados eta Kilometro 11 taldeek joko dute Mariaren Bihotzaren plazan.
Egitaraua bideoan
Egitarau osoa ondorengo bideoan bildu du Bilbo Kulturak.