Inazio Mujika Iraolak Sagarrak Euzkadin liburua kaleratu du Alberdaniaren eskutik. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Ondare zuzendari Arantza Arzamendik eskatuta idatzi duen liburu horretan Kuireka izeneko 36ko gerrako gudariaren istorioa kontatu du. Liburuak Gerardo Markuletak egindako gaztelaniazko itzulpena ere jasotzen du. Horrez gain, 36ko gerrako 40 argazki bildu ditu Mujika Iraolak Sagarrak Euzkadin liburuan. Irargi Ondare Dokumentalaren Zentroko Bidasoa eta Blasco Olaetxea bildumetakoak dira argazki horiek.