Kuba bisitatzen ari da Frantziako lehen ministro Francois Hollande. Bisitan adierazi duenaren arabera, irlaren aurkako “hamarkada luzeetako” enbargoak “Kubaren garapena larriki kaltetu du”.
AEBei eskatu die egoera horrekin amaitzeko eta Frantziako Estatuaren laguntza eskaini du. Hollandek azaldu duenez, "Kuba momentu garrantzitsu baina zalantzazkoan dago". AEBen irlarekiko “irekiera berresteko” Frantziaren babesa azaleratu die Kubako agintariei.
Hainbat pertsonekin bildu da Hollande, horien artean, Fidel Castro buruzagi historikoarekin eta Kubako presidente Raul Castrorekin, BBCren arabera. Mende batean Kubara joan den lehen Frantziako estatuburua da Hollande.
Raul Castro, aldiz, AEBko presidente Barack Obamarekin, Errusiako presidente Vladimir Putinekin eta Francisco aita santuarekin elkartu da urtebetean.