argia.eus
INPRIMATU
Kubak Parisen duen enbaxadari eraso egin diote
  • Hiru molotov koktel bota dituzte Kubak Parisen duen enbaxadaren kontra, azkar amatatzea lortu duten sutea eraginez. “Eraso terrorista” salatu eta AEBetako Gobernuaren ardura dela adierazi du Bruno Rodríguez Kubako kantzilerrak.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 27a
Argazkia: @CubaMINREX

Gauerdia baino lehentxeago izan da erasoa: enbaxadara jaurtitako molotov kokteletako bik fatxadaren aurka egin dute eta hirugarrena barrura sartu da, sutea eraginez. Funtzionarioek eurek itzali dute sutea. Kalte materialak izan dira, zauriturik ez.

“AEBetako Gobernuaren kanpainek akuilatzen dituzte halako ekintza terroristak”, kritikatu du Kubak Frantziako Estatuan duen enbaxadak. Bide berean, erasoa salatu eta AEBetako Gobernua jo du erantzule Bruno Rodríguezek.