Azaroaren 7tik abenduaren 5era greba egingo dutela iragarri dute Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. Greba egingo duten ikastetxeetan 10.000 ikasletik gora daude.
Negoziaketa ez aurrera ez atzera dago: sindikatuek lan itun berria eskatzen dute eta Kristau Eskolak dio horretarako baliabiderik ez duela. Duela hamar urte sinatu zuten azken hitzarmena, eta berria eskatzen dute sindikatuek. Sindikatuetako bozeramaileek adierazi dutenez, eskaeren aurrean patronalak eta Hezkuntza Sailak erakutsitako inmobilizazioaren aurrean, beharrezkoa ikusi dute greba indartzea.
ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek egin dute greba deialdia. Orain arte UGT ere ondoan izan dute, baina azken hilabeteetan alde batera egin du sindikatuak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez du esku hartu gatazkan, hala egitea ez dagokiola iritzirik; argudiatu du arazoa Kristau Eskola eta sindikatuen artekoa dela. Sindikatuek, baina, jokabide hori salatu dute, arduragabekeria delakoan.
10.000 ikasletik gora biltzen dituzte greba egingo duten ikastetxeek. Iaz 24 greba egun egin ziren, eta guraso elkarteak kexu agertu ziren.