argia.eus
INPRIMATU
1.600 ahate sano hil ditu Frantziako administrazioak Bidaxunen, Behe Nafarroan
  • Astearte huntan gertatu da, Bidaxuneko Couvoir de la Bidouze etxaldean, Behe Nafarroan. ELB sindikatuak erabakia salatu du, oztoporik eman gabe.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2021eko abuztuaren 05a

Joan den martxoan, Frantziako Estatuak, departamenduak, eskualdeak, departamenduko laborantxa ganbarak eta laborantxako sindikatuek protokolo bat adostu eta izenpetu zuten.

ELBk geroztik protokoloa utzi du, analisiek frogatu baitute eritasuna gainditu zutela ahateek. Haatik, administrazioak bururaino ereman du.

Argitasunak emaiten dauzkute ELBko Julen Perezek lehenik, eta ondotik, Panpi Sainte-Mariek.