argia.eus
INPRIMATU
Kote Cabezudori beste bost hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote
  • Bosgarrenez zigortu dute Kote Cabezudo argazkilari donostiarra. Biktima baten argazkiak Internetetik ez borratzeagatik Donostiako epaitegi batek bost hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrekin batera, 1.500 euro ordaindu beharko dizkio biktimari.

Irutxuloko Hitza @irutxulo 2021eko ekainaren 11
Elkarretaratzea, Kote Cabezudoren aurkako epaiketa batean. Argazkia: IƱaki Agirre

Modeloei sexu abusuak egitea leporatuta jarritako salaketengatik eta adingabeko nesken argazkiak “argazkilaritza zerbitzu erotikoak promozionatzeko” sare sozial batera igotzeagatik ari dira epaitzen argazkilaria. Guztira 47 delitu egozten dizkiote Cabezudori, eta oraingoz bost kasutan zigortu dute, eta beste bitan kasua artxibatu dute. Haren aurkako kasu nagusiaren epaiketa ez da oraindik hasi.