Mugimendu feministak dei eginda, auziaren biktimei babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute ostiral eguerdian Donostiako Justizia Jauregian.
Kote Cabezudo Donostiako argazkilari ezaguna da, bereziki modaren munduan jardundakoa, eta harekin modelo aritutako hainbat emakumek eraman dute auzitara.
2013tik, hainbat emakumek auzitegian salatu dute Cabezudo. Mehatxuak, sexu abusuak, haur pornografia produzitzea eta zabaltzea eta bortxaketa egozten dizkiote, besteak beste.