argia.eus
INPRIMATU
Kote Cabezudok kartzelan jarraituko du eta zortzi urtetik gorako zigorra jasoko du
  • Modeloei sexu erasoak eta intimitatearen aurkako delituak egiteagatik epaitua izan den Donostiako argazkilariari bihar bukatzen zaio behin-behineko espetxealdia, baina betetzeko dituen beste zigor batzuen ondorioz kartzelan jarraituko du. Gipuzkoako Auzitegiak kaleratu duen autoan dio sententzia idazten hasia dela eta zortzi urtetik gorako kartzela zigorra izango dela.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 03a

Lau urte egin ditu behin-behineko espetxealdian Cote Kabezudo argazkilariak. Bihar bukatzen zaio behin-behineko espetxealdien gehieneko epemuga, baina Gipuzkoako Auzitegiak gaur atera duen autoan dio Cabezudo iragan martxoan hasi zela lehendik zituen bi kartzela zigor betetzen. Bost eta zazpi hilabetekoak dira kondena hauek, eta ez dute zerikusirik modeloei egindako erasoekin. Eta kondena horiek betetzen jarraituko duela kartzelan.

Zortzi espetxe urtetik gora

Gipuzkoako Auzitegiak autoan dio hasia dela sententzia idazten eta egozten zaizkion delitu batzuek frogatutzat ematen dituztela iragarri du, eta ondorioz zortzi urtetik gorako kartzela zigorra jasoko duela.