Haren aurkako auzibide nagusiarekin lotuta dago: 47 delitu leporatzen dizkiote 21 emakumek egindako salaketak oinarri hartuta. Momentuz bost zigor jarri dizkiote, eta kartzelan dago 2018tik, behin-behinean.
Gipuzkoako Auzitegiak adostu du Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako ahozko epaiketa hastea, Berria egunkariak argitaratu duenez. Besteak beste, egozten dizkiote sexu askatasunaren eta intimitatearen aurkako delituak, iruzurra eta osotasun moralaren aurkakoak; guztira 47 delituren egile izatea leporatzen diote. Argazkilari donostiarrarekin lan egin zuten hainbat modelok salatu zuten gizona: 21 emakumeren salaketak dituzte oinarritzat.
Auzitegiak erabaki du “oinarri nahikoa” dagoela auzibidea hasteko; 2022an egingo dute. Epaitegiak ez du onartu Cabezudoren defentsak eskatutakoa, alegia, ahozko epaiketa atzeratzea eta biktimetako bati egindako ustezko delituak prozeduratik kentzea.
Jada bost zigor jarri dizkiote Cabezudori, eta Martuteneko espetxean dago 2018. urtetik, behin-behineko espetxealdian.