"Elkartasun keinu bat" egin du Donostia Kulturako langile talde batek azaroaren 3an eraisten hasi ziren Kortxoenea gaztetxearen alde.
Ekimenak Gipuzkoako hiriburuko kultur eragile publiko nagusiko Enpresa Batzordearen sostengua dauka.
Prentsara igorritako oharrean adierazi dutenez, gaztetxearen alde agertzea erabaki dute "Donostiak horrelako kultur proiektu herrikoiak bermatu behar dituela uste baitugu".
Oharrean gaineratu dutenez, "kultur aniztasuna eta eredu ezberdinen arteko bizikidetza" ez dira "marketin eslogan hutsak, gure eguneroko jardun profesionalean hedatzen saiatzen garen oinarriak baizik".