argia.eus
INPRIMATU
Kortxoenea eraitsi zuen enpresaren aurkako epaiketa hasiko da astelehenean
  • Astelehenean hasiko da epaiketa Donostiako Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuen enpresaren aurka: Groseko Etxebizitzak SL. 11:30 izango da epaiketa eta gaztetxeko kideek dei egin diote jendeari epaiketara bertara ager daitezen.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2017ko ekainaren 28a
Kortxoenea eraitsi zuten eguna. (Argazkia: Kortxoenea)

Desalojo egunean egindako eserialdiaren ondorioz bi lagun epaitu dituzte maiatzean. Oraingoan gaztetxeko kideak dira salaketa jarri dutenak legez kanpoko eraisketa egotziz.