argia.eus
INPRIMATU
Astearteko kronika: Ekimenek ez dute etenik Kortxoenean
  • Egun osoko egitaraua prestatzeaz gain, bigarren egunez bertan egin dute lo dozenaka pertsonak Kortxoenea gaztetxearen proiektua defendatzeko.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko irailaren 09a

11:00tan hasita puntu tailerra izan da eta ondoren musika elektronikoaren ikastaroa jaso dute espazio autogestionatuan bildu diren gazteek. Eguerdian bazkaria egin dute. 19:00tan asanbladan bildu dira eta ondoren Olatz Salvador eta Maiderren kontzertua izan da lotara joan baino lehen.

Beñat Apalategik Kortxoeneako kideak ARGIAri adierazi dionez hainbat lan talde sortu dira egunero antolatu behar diren ekimenei aurre egiteko: komunikazioa, azpiegitura edota desalojoari aurre egiteko taldeak, besteak beste. Egunero 8:00etan eta 19:00tan asanbladak egiten dituzte.

Udaltzaingoa eta Ertzaintza behin eta berriro gaztetxe inguruan dabiltzala salatu dute. Asteazken goizean udaltzainak gaztetxe barrura sartu dira, ume bat galdu izanaz denaren aitzakiaren pean galdetzen. Asteazkenean auzolanean eraikina konpontzen jarraituko dute.

Larunbatean bi manifestazio deitu dituzte, bata Kukutzako auziperatuen alde, eta bestea Kortxoenearen alde. Kukutzako mobilizazioa 18:00tan aterako da Bilboko Jesusen bihotzetik; Donostiakoa 17:30tatik irtengo da Boulevardetik.

Eguna argazkitan

Amaitzeko, Olatz Salvadorren kontzertua izan zen bertan.