argia.eus
INPRIMATU
Kortovirus Filmfest jarri dute martxan, sormena erabiliz isolamenduari aurre egiteko
  • Irunen jaio da ekimena: etxean grabaturiko film laburra lagunen artean zabaldu zuten Ramon Zabalegi eta Laura Morinek, eta ideia zabaltzea pentsatu dute. “Etxean bezala inon ez” gaia abiapuntu hartuta, konfinamenduan gauden honetan zinegile rolean jarri nahi gaitu Kortovirus Filmfestek.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 24a

Bi helburu ditu jaialdiak, Zabalegik Bidasoako Hitzan kontatu duenez: batetik, “egoera arraro honetan nolabait sorkuntzari indarra ematea eta egoera eramangarriagoa egitea”; eta bestetik, “gure artean komunikazioa mantentzeko modu bat dela azpimarratzea, hain bakarrik ez sentitzeko eta kapazak garelako gauza ederrak egiteko”. 

Filmek bi minutuko iraupena izan behar dute gehienez eta larunbat honetara arte bidali daitezke, honako helbidera: coronafilms2020@gmail.com. Gaia, “etxean bezala inon ez”.

Ahal dela, labur guztiak publikatuko dituzte, eta irabazleak bigarren edizioko gaia aukeratuko du.