argia.eus
INPRIMATU
Korsikeraren alde korrika
  • Currilinguaren lehenbiziko edizioa ospatu da igandean Korsikan. Antolatzaileek Korrika izan dute eredu.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 05a
Argazkia: @Penta_diCasinca

Goizeko 07:00etan hasi dira estreinako korrikalariak hankak astintzen Borgun, Bastiatik hurbil. Korsikako ekialdea iparretik hegoaldera zeharkatu dute, 90 kilometroan zehar, iluntzean Sulinzarako portuan amaitzeko. Euskal Herriko Korrika izan dute eredu antolatzaileek –Parle Corsu elkartea eta Bastiako Atletismo Kluba–. Kilometroz kilometro lekukoa pasa diote elkarri elkarte eta instituzioetako ordezkariak. Kilometro bakoitzaren salmentarekin jasotako dirua korsikera sustatzeko erabiliko dute. Korrika hasi aurretik jada helburuetako bat beteta zeukaten, kilometro guztiak salduak baitzituzten

Lehenbiziko edizioa izanik zuhur jokatu dute. Egun bakarreko Currilingua prestatu dute, eta pertsona guztiei parte hartzea izan dute lehentasun. Ekimena errepikatu eta indartu nahi dute antolatzaileek hurrengo urteetan, egun gehiago hartuz eta irla osoan korrika eginez.