argia.eus
INPRIMATU
Korsikako nazionalistek taxuzko elkarrizketa nahi dute Frantziarekin
  • Nazionalistek gehiengo osoa izango dute Korsikako Asanblada berrian. Berria egunkariaren arabera Frantziako presidente Emmanuel Macron prest agertu da beraiekin mintzatzeko.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko abenduaren 12a
Gilles Simeoni eta Jean-Guy Talamoni, Pè a Corsica koalizioko liderrak garaipena ospatzen.

Korsikako hauteskundeetan gehiengo osoa lortu ondoren, Pè a Corsica koalizioak –Femu a Corsica autonomistak eta Corsica Libera independentistak osatua– Frantziako Gobernuarekin harreman berria gauzatzea helburua dauka. Koalizioko zerrendaburu Gilles Simeonik adierazi duenez  “ezinbestekoa da Parisekin hitz egitea".

Macronek Pè a Corsica koalizioa zoriondu du, erdietsi duen garaipena dela eta, antza, gobernu frantziarra elkarrizketarako gertu dago. Simeonik gustura hartu ditu presidentearen hitzak, baina “protokolozko adeitasunaz” harago joateko ordua heldu dela adierazi du ere: “Estatuarekin benetako elkarrizketa izateko garaia da”.