argia.eus
INPRIMATU
Korsikako 20 gazte independentista atxilotu ditu Jendarmeriak
  • Ghjuventù Independentista gazte antolakundeak salatu duenez, mugimenduko arduradunak eta hainbat militante daude atzemandakoen artean. Polizia operazioa zabalik dagoela jakinarazi dute. Duela bi hilabete beste 19 gazte atzeman zituzten.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko maiatzaren 10a
Atxilotuak askatzeko kontzentrazioa. (Arg: @GI_Naziunale)

Kortsikar gazteen kontrako sarekada bat egiten dabil Jendarmeria. Atxiloketa hauek gazteriaren eta herriaren kontra Frantziako Gobernuak egiten duten "enegarren probokazio lotsagarria" da, salatu dutenez. Izan ere, urte batez 130 gazte baino gehiago hartu dituzte atxilo, eta hamarnaka dira espetxeratuak edo kontrol judizialpean utzi dituztenak .

Frantziako hauteskundeek ez dutela deus aldatuko salatu du Ghjuventù Independentista gazte antolakundeak, Hollanden bide beretik jarraituko duela Macronek ere. Bestetik, Korsikar nazioaren askapenean borrokan jarraituko dutela berretsi dute.

Azkenik, dei egin dute atxiloketen kontra antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzera.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra